tel. 943 37 15 90 ?

Oliba-olioa

Agiñan, kategoria goreneko oliba-olio birjina estraren aldeko apustua egiten dugu. Arabako Errioxan landatutako gure olibondoek aukera ematen digute oliba-olio birjina estra modu jasangarrian ekoizteko, nekazaritza ekologikoarekin dugun konpromisoa errespetatuz betiere.

Gure oliba-olio birjina estra lortzen dugu hotzean ateratzeko prozedura mekanikoen bidez, prozesuan tenperatura gehitu gabe, gure olibaren lurrinik handiena lortzeko. Gure oliba-olio birjina estrak azido oleiko eta polifenol ugari ditu, eta tarteko mingotsa eta mina: oliba-lurrin berde begetala, olibondo-hostoa, orburua eta belar moztua.

Hemen, gure lurraldean, bertako lehengaia lantzeari esker, Eusko Label oliba-olio birjina estra lortu ahal izan dugu. Agiñan harro gaude gure AOVEren zaporeak gure lurraldeko kalitate-aintzatespen garrantzitsuena duelako: Eusko Labela.

Probatu gure oliba-olio birjina estra entsaladetan, gisatuetan edo zuzenean ogi txigortu on baten gainean.

Eusko Label oliba-olio birjina estra. Arabako Errioxan modu jasangarrian landatzen ditugu Arroitz barietateko olibak
Eusko Label oliba-olio birjina estra. Arabako Errioxan modu jasangarrian landatzen ditugu Arroitz barietateko olibak